Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Sarearen zabalkundea

2017/03/30

Pasadan martxoaren 30ean denBBOra Sareak MUGARIK GABE-k antolatutako “IKUSEZINEAN BIDAIATZEN Gure erakundeetatik mundua eraldatzeko praktika ez-patriarkalak Jardunaldietan” parte-hartu zuen.

MURGIBEko ITXASNE MARTINEZek zer gertatzen da zaintzaren kudakertarekin? mahaia dinamizatu zuen Alburquerque-ko (Extremadura) COLECTIVO CALA eta Bartzelonako IACTA KOOPERATIBAK beraien jardunbide egokiak aurkeztu zuten.


2017/03/21

Pasadan martxoaren 21ean MUTUALIAk, Elgoibarko Udalean antolatutako Kontziliazio eta Erantzunkidetasunari buruzko Jardunaldian, denboraren erabileren berrikuntzaren apustua aurkeztu zuen.

CRISTINA MENDIAk aurkezpen ederra egin zuen denBBora Sarearen jardunbide egokiak zabalduz eta ikustaraziz.



2016/11/09

EUSKALIT

Red denBBora Sareak lehendabiziko aldiz aurkeztu zuen bere ekimena EUSKALITek duela 20 urte baino gehiagotik hona sustatzen dituen hausnarketa eta esperientzia-trukaketarako espazio ezberdinetan. Espazio horiek komunitatearen ehundura sozioekonomikoari zuzenduta daude, Bikaintasunaren eta Kudeaketa Aurreratuaren esparruan enpresa-kudeaketa sustatzeko helburuz.
Gehiago ikusi


2015/11/06

ARTEZ

2015eko azaroaren 6an ARTEZeko 5 emakume eta 4 gizonek Gizarte Antolakuntza Erantzukideari buruzko barne-saio bat egin zuten. 3 orduko iraupena izan zuen etaEMAKUNDEk antolatutako Berdintasunerako XII. Foroaren barruan kokatu da.

Sareko teknikariak dinamizatuta, denBBora Sarea aurkeztu zitzaien langileei eta familia, gizarte eta antolakuntza eremuetan denboraren erabilerak hobetzeko moduak landu ziren.Leire Solozabal Gerentearen lan bikaina.

Gehiago ikusi


2015/10/28

MUTUALIA

MUTUALIAk Kudeaketa-tresna gisa Zuzentasun eta Kontziliazioaren alde egindako apustua aurkeztu zigun 2015eko urriaren 28an (“La Equidad y la Conciliación como herramientas de gestión”), EUSKALITek sustatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europako XXI. Astearen barruan.

CRISTINA MENDIAK aurkezpen bikaina egin zuen, Kudeaketa aurreratuaren baitan denBBora Sareko praktika onak gehituz eta ikusaraziz.

Gehiago ikusi


2015/10/27

TORREZURI

Barakaldoko Udalak TORREZURI hautatu zuen 2015eko urriaren 27an antolatutako “Erronkak eta Kontziliazioa eta Erantzukizun Partekatua” (“Retos y avances en Conciliación Corresponsable”) Jardunaldian parte hartzeko.

Gure lankide JOSE OMAETXEBARRIAK denboren erabilera eta kontziliazioaren inguruan enpresan ezarritako praktika onak aurkeztu zituen. Langileekin daukan lan giroko taldea oso praktika kuttuna da dagoeneko denBBora Sarean.

Eskerrik asko, Jose, gure Sarea foro honetan hain gogo handiz aurkezteagatik.

Gehiago ikusi


2015/07/09

EMAKUNDE. Red denBBora Sarea Artikulua. 2015eko uztailaren 9a.

Gehiago ikusi



2013

Bilboko Udala. 2013

CO-RESPONDE IZENEKO KANPAINA
Erantzukizun partekatuak. Pertsonalak, familiarrak, laboralak eta sozialak

Gehiago ikusi