Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
José M.ª de Vega de Vega
Zerbitzu Orokor eta Giza Baliabideetako Zuzendariordea

Museo Plaza 2.
48009 BILBO
Tel.: 944 396 060

e-maila: jmdevega@museobilbao.com
www.museobilbao.com

Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa

Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren helburu nagusia antzinako arte, arte moderno eta arte garaikideko obrak bildu, mantendu, aztertu eta erakustea da, Bilboko Arte Ederren Museoan. Era berean, aberastasuna sustatu, zerbitzuak mantendu eta jarduerak antolatzeko xedea dauka, Euskadiko kultur balioak landu eta gizartearen arlo horretako heziketan ekarpena egiteko.

Egungo museoaren jatorria Arte Ederren lehenengo Museoa da, batetik, 1908an sortua eta 1914an ireki zena, bisitatzeko moduan; eta Arte Modernoaren Museoa, bestetik, 1924an inauguratua. Erakunde biak, bakoitza bere bildumarekin, batu egin ziren 1945ean, eraikin zaharra eraiki zen urtea. 1970ean gehitu zitzaion eraikin modernoa eta, 2001ean, erreforma handi bat egin zen, museoari gaur egun duen itxura emateko.

Historian zehar museoak izan duen bilakaeran herritarrek, tokiko komunitate artistikoak eta erakunde publikoek eragin handia izan dute. Helburu estrategiko moduan daukate gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko praktika egokien garapena, gizarte bidezko eta arduratsu bat lortzeko oinarri nagusietako bat. Gainera, aukera berdintasunean, diskriminaziorik ezean eta aniztasunean oinarritutako lan harremanak defendatzen ditu, bizitza pertsonalaren eta lanaren kontziliazio neurriak hartzeko erraztasunak emanez.

2018an museoaren 110. urteurrena izan da. 54 pertsonaz osatutako lan-taldea dauka; 23 emakume eta 31 gizon. Gainera, garbiketa, segurtasun eta arreta zerbitzuak emateko langileak ere baditu, baita bestelako profesionalak ere.