Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Garbiñe Urrutikoetxea
Giza Baliabide eta Kalitate Saileko Zuzendaria

Abandoibarra, 2
48009 Bilbo
Tel.: 94 4359079

e-maila: GUrrutikoetxea@guggenheim-bilbao.eus
www.guggenheim-bilbao.eus

Guggenheim Museoa Bilbao

Bilboko Guggenheim Museoa 1997an sortu zen, Euskal Administrazioen eta Solomon R. Guggenheim Foundation izeneko fundazioaren lankidetza berezi baten ondorioz.

Bilboko Guggenheim Museoaren Fundazioaren gobernu-organo gorenak Patronatua eta Batzorde Betearazlea dira. Eguneroko lana burutzeko, Museoa hainbat jarduera arlotan antolatuta dago, Zuzendaritza Nagusiaren mendekoak direnak: Idazkaritza Nagusia, Giza Baliabideak eta Kalitatea, Programazio Batzordea, Erakusketak eta Mantentzea, Komunikazioa eta Irudia, Informazio Digitala, Garapena eta Finantzak.

91 pertsonako lan-taldea dauka, 25 gizon eta 66 emakume.