Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Monica Fandiño López and.
Kudeaketa Aurreratuko eta Berdintasuneko Arduraduna

Langaran 14, behea
48004 BILBO
Tel. 946 08 70 08

e-maila: mfandino@bizitegi.org
www.bizitegi.org

BIZITEGI

BIZITEGI Bilboko Otxarkoaga auzoan 1980an jaiotako elkartea da, eta arriskuan edo gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak gizarteratzearen alde ari da esku-hartze prozesuen bitartez, haien bizi-baldintzak hobetzeari begira, eta sentsibilizazio eta salaketa ekintzen bitartez, gizarte bidezkoagoa eraikitzeko kontzientzia sortu ahal izateko.

Lan komunitarioa eta elkarte- eta gizarte-ehuna indartzea Bizitegik jarduten duen auzoetan (Otxarkoaga, Uribarri, Rekalde, Peñaskal) funtsezkoa izan da ibilbide osoan. Izan ere, komunitatean gizarteratzeko, pertsona horien testuinguruak indartu eta bultzatu behar dira.

84 langile ditu: 56 emakume eta 28 gizon.