Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Mª Jose de Diego And.
Directora Ejecutiva

Areatza 5-1. solairua.
48005 BILBO
Tel 94 479 45 20

e-maila: coordinacion@juritecnia.com
www.juritecnia.net

JURITECNIA

JURITECNIA prestakuntza zentro pribatu bat da eta sortu zenetik (1988) lanbide heziketaren alorrean oinarritu ditu bere jarduerak.


Etengabeko ikerketa/ekintza prozesuaren ondorioz, jarduera-arlo berriak sartu dira, baita baliabide teknikoak, giza baliabideak eta espazialak ere. Horri esker, bere jarduerak unean-unean egokitu ditu errealitate ekonomiko, laboral eta produktibora.


Gaur egun, goi mailako zikloetako (ofiziala) jarduerak hartzen ditu; enplegurako lanbide heziketa langileentzat, okupatuentzat eta langabeentzat, modalitate hauetan: Aurrez aurre, teleprestakuntza eta mistoa.Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzailea da, laneko orientazio eta bitartekaritza zerbitzua emateko bere Enplegu-agentziaren bitartez. Lan zentroetako praktika ez laboralak eta prestakuntza kudeatzen ditu, baita prestakuntza programatua eta espezializazioko prestakuntza pribatua ere.


25 lagun dabiltza bertan, 18 emakume eta 7 gizon.