Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Goio Borge
Project Manager Basque Country
Tel.: 607198732
e-posta: gborge@zicla.com

Gregorio de la Revilla 31, 1. ezk.
48010 Bilbo

e-maila:
www.zicla.com

ZICLA

ZICLA enpresa 2005etik ari da lanean hirietako jardueren ondorioz sortzen diren hondakinak birziklatu eta industriarako eta hiri horietarako produktu berri bihurtzeko. "Hondakinak aldaketarako aukera dira" da haien leloa.

Ekonomia zirkularraren printzipioak aplikatzen ditu, baliabideen zikloan fokalizatuz eta dauzkagun material eta produktuak berrerabili, konpondu, berriz manufakturatu eta birziklatuz, lehengaiak erabili aurretik.

Bertako langileak ekonomia zirkularrean adituak dira eta esperientzia handia dute hondakinen balorizazioan, ekodiseinuan eta garapen iraunkorrean.

Bizkaian bi langile dituzte, gizon bat eta emakume bat.