Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Jose Luis Lejonagoitia

Lehendakari Aguirre 11,
48014 BILBO
BIZKAIA
Tel. 944477811
Tel.636457323

e-maila:
www.kulturbide.com

KULTURBIDE, Gestión Sociocultural

KULTURBIDE, Gestión Sociocultural hezkuntza, kultura eta kirol proiektuen kudeaketa integralean diharduen enpresa da; proiektu horiei ikuspegi sortzailea, aditua eta kalitatezkoa ematen die, une oro bezeroen asebetetzea lortzeko asmoz.
2007. urtetik parte hartu izan du kultura eta aisialdiarekin lotutako espazioen kudeaketa-proiektuetan, hala arlo publikoan nola pribatuan, baita xede-publiko jakin bati zuzendutako jardueren antolakuntzan ere (gazteak, eskola-haurrak, adineko pertsonak, etab.), betiere berdintasuna alderdi gako izanik.
Enpresak Hezkuntza arloko Berrikuntzan zentratutako arlo espezifikoa dauka, «Educalia», horrek barne hartzen dituelarik eskolaz kanpoko jarduerak, eskola garraioa, haur eta gazteentzako bidaiak eta hezkuntza-metodologia berritzaileen ezarpena («World Peace Game» edo «Lego Serious Play» kasu).

Gaur egun 86 langile ditu; 61 emakume eta 25 gizon.