Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
LEIRE FELIPE CASILLAS
Pertsonen arloko Politikak eta Administrazioa

Bizkaiko Parke Teknologiko eta Zientifikoa, 204 eraikina
48170 Zamudio (Bizkaia)
Tel.: 902 760 000

e-maila:
www.tecnalia.com

TECNALIA

TECNALIA Research & Innovation enpresa zentro hauen arteko fusioaren ondorioz sortu zen: Cidemco, ESI, Euve, Fatronik, Inasmet, Labein, Leia eta Robotiker. Horrela, Espainiako Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza (I+G+B) arloko talde pribaturik handiena eta Europako lehenengoetako bat bihurtu zen.

2011n sortu zen eta helburu nagusia inguru ekonomiko eta sozialaren garapenean laguntzea da, Berrikuntza Teknologikoaren erabilera eta sustapenaren bidez. Horretarako, Ikerketaren garapena eta zabalkundea bideratzen dira, nazioarteko testuinguru batean.

Gaur egun 1.282 langile ditu; 559 emakume eta 723 gizon.