Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Joseba Ruiz Golvano
Farmaziako titularra

Larratundu, 7
48004 BILBAO
Tel: 94 412 37 91

e-maila: pedidos@homeogolvano.com
www.homeogolvano.com

PROZESUA

Farmazia-bulegoetako ordutegi zurrunak eta gizartean izan diren aldaketek eraman zuten saltoki honetako gerentea zenbait lan-malgutasun neurri ezartzera. Emakume langileek ulertu zuten beraiekin eta amatasunarekin soilik lotutako kontua zela, nahiz eta Titularra Kontziliazio ikuspegi zabalagoa zuen.

2006 urtean, Europako Gizarte Funtsaren EQUAL AURRERATU Ekimen Komunitarioan parte hartuta, modu informalean egin ohi zutena sistematizatu eta hobeto diagnostikatzea lortu zuten. Horretarako, zirriborro bat sortu zen ordura arte garatutako neurriekin, eta langileei erakutsi zitzaien, ekarpenak egin zitzaten.

Parte-hartze haren fruitu gisa, gaur egun Kontziliazio Plana dute, langile guztiek onartu eta sinatutakoa. Ordutik, langile berrientzako Harrera Gidarekin batera aurkeztu eta jasotzen da Plan hori.

Gerentziak oso positiboki baloratu du ekimena, iraunkortasun eta errentagarritasun ekonomikorako tresnarik onena dela iritzita.

NEURRIAK

Malgutasuna denboran

  • Lanpostu guztietan ordutegi malgua, gai pertsonaletarako; betiere, kontu horiek lan-ordutegitik kanpo egin ezin badira.
  • Ordutegiaren malgutasuna (sarrerak eta irteerak).
  • Lanaldi jarraitua astean behin langile guztientzat, familia egoera eta lanpostua edozein direlarik ere: astean arratsalde libre bat izateko aukera.
  • Zereginak ohiko lanaldira egokitzea: barne-bilera guztiak ohiko lanaldiari egokitzen dira, arreta-lanak zailtzen duen arren.
  • Laneko denborak doitzea: "guardiako larunbatak" antolatu eta planifikatzeko prozesua erraztea, baita egun librea izateko aukera ere.
  • Familiari eta egoera pertsonalari ondoen egokitzen zaizkion oporraldiak hautatzeko aukera. Asteka zatika daiteke, hamabostaldika, hilabeteka… edo egun solteak aukeratu daitezke.
  • Prestakuntza enpresaren kontu, lan-ordutegian.
  • Lanaldi murriztua eskatzeko aukera.

Baimenak eta lizentziak

  • "Aparteko" baimenak eskatzeko aukera amatasun/aitatasun kasuetan, baita menpekotasuna duten pertsonak zaintzeko eszedentzia eskatzekoa ere.
  • Langileak ordezteko politikarekiko konpromisoa

Bestelako neurriak

  • Absentzia luzearen ondoren langileak berriro barne hartzeko konpromisoa.