Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Gema Martinez Mendoza And.
Ipar eremuko Gerentea

Lehendakari Agirre Etorbidea, 29-5º
48014 Bilbo (BIZKAIA)
Tel. 944 79 72 00

e-maila: eulen@eulen.com
www.eulen.com

Eulen

EULEN Bilbon jaio zen 1962 urtean, "Central de Limpieza El Sol" izenaz, eta 14 herrialdetan dago gaur egun

EULEN Taldea aitzindaria da enpresentzako zerbitzu orokorren externalizazioan eta espezialista da garbiketan, segurtasunean, laguntza zerbitzuetan (logistika, zerbitzu orokorrak eta tele-marketina), FSM (Facility Services & Management), gizarte eta osasun zerbitzuetan, mantentze-lan orokorretan, giza baliabide eta enplegurako konponbide globaletan, ingurumenean eta abarretan. Zerbitzu katalogo zabala dauka.

EULEN Taldeak gizartearekiko konpromiso irmoa du; bide horretan, gizarte arloan arduratsuak diren politikak garatzen ditu; hala nola, kolektibo babesgabeak lan-munduan sartzea, familia eta lanaren kontziliazioa, kultura eta artearen babesa eta mezenasgoa, ingurumenaren babesa, etab.

Gaur egun, 7.000 bezero baino gehiago dauzka, 84.000tik gora langile, 50 zerbitzu baino gehiago merkatuan eta 1.300 milioi euroko salmenta bolumena 2014 urtean.

Bizkaian 1.500 langile ditu, 1.050 emakume eta 450 gizon.