Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Ana Camacho Vera And.
Finantza Zuzendaria

Torrea Auzoa 2
48140 IGORRE (BIZKAIA)
Tel.: 94 630 50 00

e-maila: acamacho@batz.es
www.batz.com

BATZ, S. Coop

BATZ, S. Coop. Mondragon Korporazioaren kooperatiba da, 1963an sortua eta egoitza zentrala Igorren duena. BATZ taldea nazioartera zabalik dago 12 lantegi produktiboren bitartez eta bertoko ekoizleekin egindako hitzarmenei esker. Jarduera Automobilgintza sektorean zentratzen da batez ere, baina beste sektore batzuetara ere ireki da, besteak beste Energia eta sektore Aeroespazialean dibertsifikatuta. 1.600 pertsonatik gorako taldea dauka.

Darabilen berrikuntza sistema sare kulturan oinarrituta dago, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak lortzera bideratuta, betiere bezero, hornitzaile, Zentro Teknologiko eta Unibertsitateekin lankidetzan.

Korporazioaren gizarte erantzukizuna honako printzipioetan oinarritzen da: Korporazio-gobernu etikoa, Pertsonen garapena, Hornitzaileen garapena, Gizarteratzea eta Ingurumen-inpaktua.

Igorren 700 langilek dihardute lanean, 105 emakumek eta 595 gizonek.