Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Ana Gallego González
Giza Baliabideen Zuzendaria

Bizkaiko Teknologia Parkea 110 eraikina
48170 ZAMUDIO (BIZKAIA)
Tel.:94 403 96 00

e-maila: ana.gallego@ingeteam.com
www.ingeteam.com

INGETEAM POWER TECHNOLOGY S.A. (Ups Technology y Electronics)

INGETEAM taldea 1990 urtean sortu zen, TEAM (Técnica Electrónica de Automatismo y Medida) eta INGELECTRIC integratuta. Sistema elektrikoen eta kontrol sistema espezifikoen garapenaren aldeko apustua egin zuen taldeak Energia Berriztagarrien esparruan.

Ingeteam enpresa liderra da, eta potentzia eta kontrol elektronikaren diseinuan (maiztasun-bihurgailuak, prozesuen automatizazioa eta kontrola), makina elektrikoetan (sorgailuak eta motorrak), ingeniaritza elektrikoan eta sorkuntza-instalazioetan espezializatuta dago. Sortutako produktuak lau sektoretan ezartzen ditu batez ere: Energia, Industria, Ontzigintza eta Trenbide-trakzioa. Arlo horietan kontsumoa optimizatzea du helburu, baita energia sorkuntzaren eraginkortasuna maximizatzea ere.

Gizarte arloan arduratsua den enpresa hau tematuta dago gero eta iraunkorragoa izango den eredu bat sortzean, eta RSCren printzipioak erakundearen maila guztietara hedatzen ditu modu koherentean.

Technology eta Electronics Unitate Produktiboak 400 pertsonak osatzen dituzte; 100 emakumek eta 300 gizonek. Jarraian zehaztuko dira unitateon gaineko aitortzak.